AXALKO
AXALKO
AXALKOren helburua bizikleta paregabeak eraikitzea da, egurrari eta material naturalei ahalik eta etekinik handiena ateraz. Arima eta teknologiaren arteko fusioa, bizikleta autoadierazpenerako, iraunkortasunerako eta eraldaketa sozialerako tresna bezala sustatuz. Bestalde, Euskal Herriko bilakaera sozialari lotuta dago. Izan ere, Axalko Urbegi Taldearekin elkarlanean ari da hiri-mugikortasun jasangarriko proiektuen garapenean, kolektibo zaurgarrientzako lanpostuak sortuko dituen proiektu soziala izanik.
- Merkatua
- Dokumentuak
- Iruzkinak
Bizikletarena oso merkatu atomizatua da, jokalari askorentzako lekua dagoelarik. Produktu xumea, erlatiboki merkea eta mundu guztiak ezagutzen duena izanik, beti egon dira eta egongo dira hobekuntza eta nitxo aukerak. Sektore honetan berrikuntza maila handia nabari da. Urtean 20 milioi produktu baino gehiago komerzializatzen diren merkatu batean, merkatu kuota edo portzentaia txiki bat aukera aparta da enpresa txiki batentzat. Merkatuaren joera ondorengoa da: - Bizikletaren sektorea Espainian aurreko urtearekin alderatuta %4,82 hazi da fakturazio mailan (sell-out), 2016an baino puntu erdi gutxiago. - Hazkunde hau batez ere bizikleten batezbesteko prezio orokorra %13,1 igo delako gertatu da. - Hala ere, saldutako bizikleten kopurua soilik %0,11 igo da 2017an. - Bizikleta motaren araberako salmentetan bizikleta elektrikoen salmenten igoera da aipagarria, balioan %116,7ko hazkundearekin. - Unitate mailako salmentetan ere azpimarragarriena bizikleta elektrikoen igoera da, %78,86ko portzentzaiarekin. - Bizikleta elektrikoen batezbesteko prezioaren (PVP) igoera nabaria izan da (%21,1), mountain bike elektrikoen eraginagatik, 2017 urtean kategoria honetako salmenten eragile nagusia izan dena. - Aipagarriak dira errepideko bizikletetan (-7.393 unitate) zein mendikoetan (-30.166 unitate) izandako salmenten beherakadak. Bitartean hiriko bizikleten salmentek gora egin dute (+5.891 unitate), bizikleta elektrikoenak bezala (+31.757 unitate). - Enpresa hornitzaile eta denda kopuruak behera egin duten arren, nabarmentzekoa da bizikleten sektorearen enplegu mailaren %4,3ko igoera, 900 lanpostu berri suposatuz.





